Duela bi urte egin zen lehen galdeketa Etxarri Aranatzen (Nafarroa). "Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?", galdetu zitzaien orduan etxarriarrei, eta %94,5ak erantzun zuen baietz. Arrankudiagan egin zen urte berean bigarrena, eta aurten egingo dira hurrengoak. Horren aitzakian, galdeketen egin duten bideari buruzkoak aztertu, mezu bateratua irakurri eta aurtengo antolatzaileek duela bi urtekoekin esperientziak trukatzeko, bilera egin dute gaur iluntzean Etxarri Aranatzen.
Ispaster, Azpeitia, Debagoiena, Goierri, Bakaiku eta Dima dira ekainerako galdeketak antolatu dituztenak. Eta herri eta eskualde horietako ordezkariak izan dira gaurko bileran: "Dei egiten diegu gure herritarrei parte hartu dezaten ekainean egingo ditugun galdeketetan, baita ordura arteko prozesuan ere. Erabakitzeko eskubidearen trena Euskal Herrira iritsi da. Iritsi da ordua".