Bart goizaldean egin diote eraso enpresari, Senperen (Lapurdi). Sarrerako kristala apurtu, eta sua pizteko objektu bat bota dute barrura. Saltokiak, ordea, ez du su hartu.
Enpresaren jabeak eman du erasoaren berri, goizeko zortziak aldera.
Maiatzean, bigarren etxebizitza bati egin zioten eraso Ezpeletan, modu berean. Erasoak ikertzen ari da Frantziako Polizia.