Etxe babestuen prezioa jaistea baztertu egin du orain Astizek
IRUÑEA. Ezkerrak Nafarroako Etxebizitza kontseilari Anai Astizen dimisioa eskatu du, iragan astean babestutako etxebizitzak prezioz jaisteko iragarri zuen planean atzera egiteagatik. Uztailetik aurrera %7,7ko jaitsiera egitekoa zen Astiz, eta etxe eraikitzaileekin bildu da egunotan. Haiek esan diote plana «populista eta desegokia» dela, eta atzera egitea erabaki du Astizek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu