Bi pisuko etxe bat goitik behera etorri zen atzo arratsean Hondarribian (Gipuzkoa), eta une horretan barruan zeuden lau lagunak zauritu ziren, bi larri. Donostia Ospitalera eraman dituzte larri dauden bi horiek, eta Bidasoako Eskualde Ospitalera zauri arinak dituzten beste biak.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 21:00ak aldera izan zen ezbeharra, Jaizkibel etorbideko 9. atarian. Aipatutako iturriaren arabera, etxea utzita zegoen, ez zen inor bizi. Barruan zeuden lau lagunak nortzuk diren eta zertan ari diren ez dute azaldu.
Etxe bat erori da Hondarribian, eta lau lagun zauritu dira
Zaurituetako bi larri daude. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, etxea utzita zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu