Etxe bat erre da, eta kea arnastu dute sei lagunek
DONOSTIA. Su hartu zuen atzo Donostiako etxe batek, Amara auzoan. 11:20 aldera piztu zen sua, Madril etorbideko 8. atarian, bederatzigarren pisuan. Suhiltzaileek 13:00erako mendean hartu zuten sutea, eta DYAko kideek sei lagun artatu zituzten, kea arnastu zutelako. Inor ez dago larri. Etxebizitza bateko gela batean kalteak egin zituen suteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu