Ezbeharra

Etxe batek su hartu du Donostian, eta gizonezko bat zauritu da

Donostiako Alde Zaharreko etxebizitza batean sua piztu da gaur goizean, eta han bizi zen gizonezko bati erredurak eragin dizkio. Donostia Ospitalera eraman behar izan dute. Butano botila batetik ihes egindako gasaren metakataren ondorioz piztu da sutea.

2004ko abenduaren 14a
12:33
Entzun
Udaltzaingoko iturriek azaldu dutenez, Abuztuak 31 kaleko 20. atariko etxebizitza batean gertatu da sutea, goizeko zortziak eta laurdenetan. Alokairuan bizi den 35 urteko gizonezko bat zegoen etxean, eta aurpegian, besoetan eta zangoetan erredurak egin dizkio suak. Etxebizitzan kalte handiak eragin ditu suak, eta, halaber, suhiltzaileek inguruko etxebizitzak hustu behar izan dituzte, badaezpada.

Nolanahi ere, suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sua. Lanean ibili den suhiltzaileetako batek ere osasun laguntza behar izan du, sugarrak amatatzeko bitsak begiak narritatu baitizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.