Etxe bateko azken pisuak su hartu du Errenteriako (Gipuzkoa) Biteri kalean. Arratsaldeko 5:30ak aldera hasi da sua; suhiltzaileek ez dute argitu zein izan den haren jatorria. Eraikin osoa hustu egin dute, eta zauritu larririk ez dagoen arren, eraikinean zeuden lagun bat edo beste ospitalera eraman behar izan dute.
Sua kontrolpean dute suhiltzaileek, eta BERRIAri esan diotenez, oraingoz azken pisua soilik erre da. Garaiz kontrolatu ahal izan dute, eta alboko eraikinetara eta beheko pisuetara zabaltzea eragotzi dute.