Etxeak su hartu eta kiskalita hil da bart 40 urteko gizonezko bat, Barañainen (Nafarroa). Nafarroako Gobernuak agertu duenez, gizonezkoa bizi zen etxebizitzan piztu da sutea, baina badaezpada eraikineko beste 40 bat pisu hustu behar izan dituzte.
Suhiltzaileek laster menderatu ahal izan dute sua, baina ordurako gizonezkoaren gorpua kiskalita aurkitu dute logeletako batean. Gobernuaren, bost lagun bizi ziren etxebizitza horretan, alokatuta, eta hildakoa haietako bat dela uste dute. Sutea nola piztu den argitzeke dago.
Ezbeharra
Etxe batek su hartu, eta gizonezko bat hil da Barañainen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu