Etxe batzuk hustu dituzte Azkoitian, sute batengatik
AZKOITIA. Azkoitiko Kale Nagusiko zenbait etxe hustu egin zituzten atzo. Gauerdian piztu zen su batengatik, 14. atariko bizilagunak atera zituzten. Sua itzali, baina goizaldeko bostak aldera berriz piztu zen; etxea eta alboko atariak ere hustu zituzten orduan. Udalak adierazi du saiatuko dela ondorioak izan daitezen«ahalik eta arinenak», eta herritarren segurtasuna dela lehentasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu