Gizartea

Etxe kaleratze bat bi hilabetez atzeratzea lortu dute Iruñean

Mounira izeneko emakume bat eta haren hiru alabak etxetik kaleratzekoak ziren gaur. Hipotekak Kaltet Eginikoek Plataformak deituta, hainbat lagun elkartu dira Arrotxapean, etxearen aurrean, eta bi hilabetez atzeratzea lortu dute.

Elkarretaratzea etxearen aurrean. EUSKALERRIRAIRRATIA.EUS
2017ko ekainaren 23a
16:19
Entzun

Abuztuaren 22ra arte bizi diren etxean gelditzeko baimena lortu dute Mounirak eta haren bi alabek. Martzelo Zelaieta kalean bizi dira, eta kaleratu egin behar zituzten gaur. Baina etxe kaleratzea bi hilabetez atzeratzea lortu dute.

Bankuarekin negoziatzen jarraitu beharko dute orain. Bankiarena da, eta eskatzen diete bere diru sarreren araberako alokairu soziala jartzea.

Joseba Asiron Iruñeko alkatea ere izan da etxearen aurrean, eta babesa ere eman dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.