ETXE KALERATZEAK

Etxe kaleratzeak saihesteko, legeak alda ditzala eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Madrili

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordeak aho batez eskatu du besteak beste Hipoteken eta Prozedura Zibilaren legeak moldatzeko. Atzo, bost pertsona etxetik botatzeko prozedura eten zuten Burlatan (bideoa). [YouTube]http://youtu.be/P0aJfMz5_HM[/YouTube]

2012ko azaroaren 27a
14:01
Entzun

Etxe kaleratzeak eta gehiegizko zorpetzea saihesteko "beharrezkoak diren lege aldaketak" egiteko eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari. Hipoteken eta Prozedura Zibilaren legeez gain, beste batzuk ere moldatzea galdegin du: hipoteken merkatua arautzen duen legea, finantza erakundeen esku hartzea eta diziplina arautzen duena eta hipoteka maileguen aldaketak eta subrogazioak arautzen dituena, hain zuzen.

Halaber, erreforma horien beharraz Madril ohartaraztea adostu du Nafarroako Parlamentuko Ekonomia Batzordeak. Mozio baten bidez egingo diote eskari hori Espainiako Gobernuari, eta PSNk sustatu du mozioa. Zordunen eta hartzekodunen arteko "desoreka zuzendu" nahi du PSNk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.