08:15 inguruan izan da istripua: hiru langile ari ziren beharrean Lasarteko Geltoki kalean eraikitzen ari diren eraikin bateko bosgarren pisuko terrazan. Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko eta Osalaneko iturriek agertu dutenez, hiruetako batek aldamioa mugitzeko eskatu die beste biei, eta mugitzerakoan aldamioa trabatu eta 13 metroko altueratik erori dira 47 urteko Francisco Javier R. eta Iñaki C.
Francisco Javier R. arnasa eta bihotza geratuta iritsi da anbulantzian Donostia Ospitalera, eta medikuek berpizteko ahalegina egin duten arren, hil egin da. Haren lankide Iñaki C.k kolpe eta haustura ugari ditu gorputz osoan, baina larririk ez.
Osalanek azaldu duenez, langileek ez zeukaten segurtasun uhalik, baina aldamioak mugitzeko halakoak erabiltzea ez dela derrigorrezkoa zehaztu du. Ezbeharra gertatu den obrako kontratista Juan Garmendi da, eta Iñaki C. hark kontratatuta ari zen lanean. Zendu den Francisco Javir R. Margoki azpikontratarentzat ari zen.
Urtea hasi denetik Euskal Herrian hil den bigarren langilea da.
Lan istripua
Etxe margotzaile bat hil da Lasarte-Orian, lanean ari zela bosgarren pisutik erorita
Lan ezbehar larria gertatu da Lasarte-Orian (Gipuzkoa): eraikitzen ari diren etxe batean lanean ari ziren bi margotzile bosgarren pisutik erori dira, 12-13 metroko altueratik, aldamioa mugitzen ari zirela. Bietako bat, 47 urteko Francisco Javier R. hil egin da; besteak, Iñaki C.k, kolpe eta haustura asko ditu, baina Osakidetzako iturrien arabera, ez dira larritasun handikoak. Hil den langilea azpikontrata batentzat ari zen. Era berean, erori diren biek ez zeukaten segurtasun lokarririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu