Irudia. Errazkin
ETXEA KISKALITA, BAINA BIKTIMARIK EZ
Sute batek Errazkingo etxe bat (Nafarroa) kiskali du, baina ez da biktimarik egon. Atzo goizean gertatu zen ezbeharra, eta Cordovillako eta Altsasuko suhiltzaileak joan ziren. Suhiltzaileek txalotu egin zuten bertako bizilagunek sua itzaltzeko egindako lana. Bestalde, Iruñeko Arrotxapea auzoan, beste sute batek etxebizitza bateko bigarren solairua erre zuen. Bizilagunek etxetik atera behar izan zuten, baina kasu honetan ere ez zen zauriturik egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu