Etxeak biltzeko kanpaina eginen du Nafarroak, alokairuan emateko gero
Etxe hutsak dituzten herritarrentzako kanpaina bat hasiko du Nafarroako Gobernuak, alokairuan eman ahal izateko. Kanpainaren helburua da alokairuan eman ahal izateko etxebizitzak berritzeko dauden diru laguntzen berri ematea, batetik, eta, bertzetik, etxebizitza horien jabeen esku jartzea Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen bermeei buruzko informazioa. Gobernuak bermatzen du, bertzeak bertze, alokairua garaiz kobratzea, eta etxea eman bezala jasotzea. Etxebizitza alokairuan hartu nahi duten herritarren kopuruak gora egin du Nafarroan, eta, kanpainaren bitartez, eskaera horri erantzuna eman nahi dio Nafarroako Gobernuak, alokairu babestuaren bitartez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu