Bilboko San Frantzisko auzoanetxean ziren atzo Espainiako Poliziak bezperan atxilotutako bizilagun gehienak. Bakarra zen askatu ez zutena, hura atxilotzeko agindua emana zegoelako nonbait. Horixe esan zioten Berriari Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzan. Iturrion arabera, 10 izan ziren atxilotutako etorkinak, eta horietarik 2 berehala utzi zituzten libre.
Gainerakoetatik zazpiri espedientea ireki zieten legezko edo behar bezalako agiririk ez zutelako, eta zortzigarrena atxilotzeko agindua emana zuen epaitegiaren esku utzi zuten. Hori da asteazkenean jazotakoaz Poliziak eman zuen azalpena.Guztiz bestelakoa da, baina, SOS Arrazakeria taldeak emandako bertsioa. Izan ere, talde horrek gogora ekarri zuen Corcuera Legea izenez ezaguna den araudiaren arabera, norbait «identifikatzeko» atzeman, komisariara eraman eta haren gaineko datuak egiaztatu arte «hainbat eta hainbat orduz atxikitzea», ez dela atxilotzea. «Guri bost zelan deitzen dioten horri, baina nor ziren jakiteko atzeman zituzten guztiek, euren sendikoek, lagunek eta auzokoek tarte horretan jasan zuten beldurra berdin-berdina izan zen»,azpimarratu zuen Diego Jauregik, SOS Arrazakeria taldekoak.
Elkarretaratzea, iluntzean
SOS Arrazakeriak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsean, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordearen aurrean. Bertan, bezperako operazioa salatzeaz gainera, Atzerritarren Legea gaitzetsi zuten, euren ustez«arrazakeriaren oinarri delako».
Herenegun jazotakoari buruzkotxostena egin du Javier Galparsorok, CEAR Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Batzordearen lehendakariak. Poliziek eurek deitu omen zuten txandako abokatua, «atxilotu piloa» zegoela-eta 17:30ean komisarian ager zedin. Abokatuak laguntza eskatu zuen Abokatu Elkargoan eta hiru abokatu gehiago izendatu zituzten atxilotuei defentsa egiteko.Komisarian, hitzez jakinarazi zieten abokatuei kargu barik aske utzi zituztela atzemandako 24 pertsona, identifikatu eta lanerako edo bizitzeko baimena bazutela edo horiek lortzeko eskaera egina zutela egiaztatu ostean. Esan ziotenez, 8 izen baino ez ziren agertzen Jazoeren Liburuan. Horietako bi kalean ziren herenegun bertan: L.B. gizon aljeriarra libre utzi zuten kanporatzeko agindua eman eta pasaportea kendu ostean; eta R.O. emakume nigeriarra, kanporatzeko agindua bazuen ere agindu horren kontrako helegitea aurkeztua duelako eta helegitea aztertu barik dagoelako.Atzo goizean, berriz, beste lau pertsona utzi zituzten kalean, guztiei kanporatze agindua eman ostean: Ginea Conakryko S.D., Ginea Bissauko B.T., Gambiako S.S. eta Marokoko M.D.. Azken horri pasaportea kendu eta hamabostero komisarianagertzeko agindua eman zioten.
Eskaera eta kritika
Polizia operazioa dela eta, EB-IUk eta Omer Bertin Oke Jaurlaritzako Immigrazio zuzendariak agiri bana kaleratu zuten, Gobernuan ezartzean Atzerritarren Legea indar barik uzteko eskatuz PSOEri. Gauza bera eskatu zuten ezker abertzaleko zenbait kidek ere, atzo egindako agerraldian. Gaur Gasteizko Legebiltzarrean Immigrazio Plana eztabaidatuko dela eta, horren gaineko kritika zorrotza egin zuten.
Hainbat etorkinekin batera, Pedro Albite, Mertxe Gomez, Ana Maria Goitia eta Fernan Bilbao izan ziren agerraldian.Euren ustez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak egindako planak «ez du zalantzan jartzen Espainiako Atzerritarren Legea». Ez hori bakarrik. Jaurlaritzaren egitasmoan «funtsa bako asmo on ugari» eta «mamirik gabeko hitz pottolo asko» dagoela pentsatzen dute.Gaur eztabaidan izango den txostenak Atzerritarren Legea «finkatu» egiten duela uste dute, «haren ondorio tamalgarriak kudeatzen dituelako bere esku dituen eskuduntzen bidez».
IMMIGRAZIOA
Etxean dira Bilbon atzemandako ia guztiak
Poliziak dio 10 atzerritar besterik ez zituela atxilotu, gainerakoak «identifikatzeko» eraman zituztela komisaldegira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu