erasoa

Etxean egindako bonba bat lehertu dute Gasteizen bart, Jundizko industrialdean

Enpresen Udal Zentroaren atarian izan da erasoa, eta kalte materialak eragin ditu. Ertzaintzak dio "kale borroka" izan dela; Aresen arabera, "azken hilabeteetako larriena".

2010eko irailaren 16a
13:55
Entzun
Jundiz Gasteizko auzoko industrialdean bonba bat lehertu dute bart, etxean egindakoa, Ertzaintzak esan duenez. Enpresen Udal Zentroaren aurrean izan da erasoa, 1:25etan, Mendigorritxu kaleko 138. zenbakian. Eraikineko beiretan eta fatxadan kalteak eragin ditu. Inor ez zegoen orduan barruan.

Kanpingas bonbonak, aerosolek, su hartzeko likidoak eta kohete batek osatzen zuten lehergailua, iturri haren arabera, baina ez da erabat lehertu.

Ertzaintzak adierazi du "kale borroka" ekintza izan dela. Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak uste du "azken hilabeteetako erasorik larriena" izan dela, eta ezker abertzaleari gaitzesteko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.