Erasoak

Etxean egindako hiru lehergailu indargabetu dituzte Lapurdin

Suhiltzaileek abisua jaso ondoren, Frantziako Poliziak hiru lehergailu indargabetu ditu Lapurdin: bat Miarritzeko aireportuan, beste bat Kanboko turismo bulegoaren ondoan, eta hirugarrena Baionako Suprefeturaren atarian.

2006ko apirilaren 14a
19:02
Entzun
Gure Irratiak jakinarazi duenez, eguerdiko hamabietan suhiltzaileei deitu die norbaitek hiru lehergailu horien berri emanez. Deitzaileak esan bide du Euskal Herria ez dagoela "salgai" eta Frantziak "gehiago engaiatu "behar duela bake prozesuan. Ez du argitu noren izenean ari zen.

Esandako lekuetan gas bonbonekin egindako hiru lehergailu txiki aurkitu ditu Frantziako Poliziak, eta indargabetu egin ditu.

Lehergailuak nork jarri dituen ikertzen ari da Polizia, baina bere kabuz ari den norbaitek jarri dituela uste du. Oroitarazi du horrelako ekintzak izan direla Ipar Euskal Herrian beste batzuetan ere, Bidarraiko (Nafarroa Beherea) jatetxe handi baten aurka egindakoak kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.