Erasoa

Etxean egindako lehergailu bat aurkitu dute ertzain baten auto azpian, Andoainen

Kale garbitzaileek aurkitu dute. Herrizaingo Sailaren arabera, euriak metxa busti du eta horregatik ez da lehertu. Alderdi eta erakunde askok gaitzetsi dute eraso ahalegina.

2007ko irailaren 14a
16:06
Entzun
Etxean egindako lehergailu bat aurkitu dute Andoainen (Gipuzkoa) ertzain baten auto azpian jarrita. Kale garbitzaileek ikusi dute, goizeko hamarrak aldera, oraindik lehertu gabe zegoela.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, likido sugarriz betetako ontzi batekin eta suziri batekin osatu dute lehergailua. Aipatutako iturriaren arabera, euriak metxa busti du eta horregatik ez da lehertu. Autoa Nafarroa plazan zegoen. Ez dakite lehergailua noiz jarri duten ibilgailuaren azpian.

Nolanahi ere, eraso ahaleginak gaitzespen zabala jaso du. Hala nola, Andoaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek (PSE-EE, EAJ, PP, EA eta EB), Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Paulino Luesmak, Ertzaintzak Erne sindikatuak eta ELAk plazaratu dute gaitzespen oharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.