Eibarko Vista Alegre kalean dago PSE-EEren egoitza, eta beste batean ere izan zen erasoen jomuga. Ordukoan, molotov koktelak jaurti zituzten fatxadaren aurka.
PSE-EEko iturriek azaldu dutenez, presiozko eltze batek eta kanping-gas botila batek osatzen zuten lehergailua.
Eibarko PSE-EEko Batzordeak bilera egingo du arratsaldean, erasoaren aurrea zer neurri hartu aztertzeko.
Kale erasoa
Etxean egindako lehergailu bat eztandarazi dute Eibarko PSE-EEren egoitzan
Goizaldeko hirurak aldera, etxean egindako lehergailu bat eztandarazi dute Eibarko (Gipuzkoa) PSE-EEren egoitzaren —Herriko Etxearen— atarian. Leherketak kalte materialak eragin ditu eraikinean; hala nola, atea eta fatxada belztuta geratu dira keagatik eta leihoetako kristalak hautsi ditu, Herriko Etxekoak, zein ondoko etxeetakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu