Tontxu Rodriguez Barakaldoko alkateak emandako azalpenen arabera, aurpegia kaputxarekin estalita zuten bi lagunek ezarri zuten lehergailua geltokian.
Ikerketako iturriek jakinarazi dute lehergailua etxean egindakoa zela, eta likido sukoiak eta bolborarekin zegoela osatuta.
Barakaldoko Udalak batzar berezia egin du erasoa gaitzesteko. Halaber, egileak atxilotzeko laguntza eskatu die herritarrei.
Erasoa
Etxean egindakoa zen Barakaldon Renferen geltokia hondatu duen lehergailua
Bart gauean etxean egindako lehergailu batek egin dute eztanda, Barakaldon (Bizkaia), Renfeko trenen geltokian. Leherketak dezenteko kalteak eragin dituzte eraikinean; besteak beste, txartelak emateko makina eta sarrerako sabaia hondatu ditu. Nolanahi ere, ez du inor zauritu, eta inguruko etxebizitzak ere ez ditu kaltetu. Barakaldoko Udalak gogor gaitzetsi du erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu