Etxean eginiko lehergailu bat jarri dute ertzain baten ate aurrean

ERREDAKZIOA BILBO
2008ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Barakaldon bizi den ertzain baten etxeko ate aurrean etxean egindako lehergailu bat ipini zioten atzo. Goizean, 11:00 inguruan, topatu zuten lehergailua. Likido sukoiz betetako botila batek eta aerosol batek osatzen zuten lehergailua, baina ez zuen eztanda egin. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak kale erasotzat jo du.

Eusko Jaurlaritzako eledun Miren Azkaratek «indarrez» gaitzetsi zuen Ertzaintzaren kontra jo izana, eta ertzainei EAEko gobernuaren elkartasun eta babes osoa agertu zien. «Herri honetan mehatxua beste hizkuntzarik ezagutzen ez duen gutxiengo bat dagoela erakusten digu honek», esan zuen. ELAk erasoa arbuiatu zuen, kale erasoek «sumindura areagotu» baino ez duelako egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.