Emakume bat hilik aurkitu dute haren etxean, Donostian. 93 urte zituen hildako andreak. Zaintzaileak atzeman zuen gorpua, ostegun gauean. Lanera joan, eta emakumea hilik aurkitu zuen. Gorpuak indarkeria zantzuak dituela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Donostiako erdialdean bizi zen emakumea, San Martinkalean. Ertzaintzako agenteek itxi egin zituzten etxeareninguruan. Lekuko zenbaiten arabera, inguruetan diren zakarrontziak eta kaleko edukiontziak ere itxita eduki dituztepolizia agenteek. Emakumea hiltzeko erabilitako arma inguru hartan bertan aurkituko ote zuen uste zuen Ertzaintzak,baina atzo ez zuen jakinarazi ikerketaren gaineko beste berririk.
Herrizaingo Sailaren lehen hipotesien arabera, hilketa bat izan da. Etxeko gela batzuk nahasita zeudela azaldu dute. Emakumea bakarrik bizi zen, eta poliziek uste dute lapurretan ari zen norbaitek hil zuela emakumea.
Gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten atzo, autopsia egiteko.
Etxean hilda aurkitu dute 93 urteko andre bat; lapurreta egin diotela uste du Poliziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu