Etxean jarraitzea lortu du, bankuarekin negoziatuz
LAUDIO. Etxean jarraitu ahal izanen du Laudioko (Araba) 73 urteko emakume batek, bankuarekin akordioa lortu eta gero. Hilaren 26an utzi behar zuen etxebizitza, baina Santander bankuarekin adostu du konponbidea bilatzeko negoziatzen jarraitzea. Ez du alde egin beharko; oraingoz, behintzat. Stop Desahucios taldeko kide Marta Uriartek ontzat jo du berria, eta bidea hori dela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu