'Etxean ondo' proiektua jarriko dute abian Araban

2012ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Añanako kuadrillan (Araba) Etxean ondo programa jarriko dute abian, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatuta. Adinekoek edo mendekotasun bat dutenek etxean bizitzen jarraitu ahal izatea da proiektuaren helburua; edo, bestela, joan behar duten egoitza betiko inguruaren ahalik eta antzekoena izatea. Lehendik Gipuzkoako bost herritan dago martxan egitasmoa; orain, Añana kuadrillako udalerrietako 150 etxebizitzatara zabalduko dute. Bizkaian ere hasi dute programa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.