sutea

Etxebarriko Arcelor enpresan sutea izan da, eta kalte material ugari eragin ditu

07:00ak aldera piztu da sua. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, oraindik ez dakite sutea zerk eragin duen.

2012ko maiatzaren 19a
13:59
Entzun

Etxebarriko (Bizkaia) Arcelor Mittal enpresan sutea izan da gaur 07:00ak aldera, eta kalte material ugari eragin ditu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez. Enpresa eta ingurua hustu behar izan dituzte, eta ez da zauritutakorik egon.

Sua piztu eta ordu erdira kontrolpean zuten suhiltzaileek. Momentuz ez dakite sutea zerk edo nork eragin duen.

Lantegi horretan 600 langile aritzen dira beharrean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.