Etxeberria aske geratuko da, Konstituzionalak haren helegitea onartu eta gero

Martxoan, 'Parot doktrina' ezarritako 19 presoren helegiteak atzera bota eta hiru presorenak onartu zituen

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Pello Etxeberria soraluzetarra aske geratuko da, Auzitegi Konstituzionalak haren helegitea onartu eta gero. Konstituzionalak onartutako laugarren helegitea da. Etxerat-ek jakinarazi duenez, 1989an izan zen espetxeratua, eta 2006ko irailean atera behar bazuen ere, 197 / 2006 doktrina aplikatu zitzaion. Beraz, ia sei urte gehiago eman ditu espetxean.

Parot doktrinaren aurka 47 euskal presok jarritako helegiteak aztertu ditu Auzitegi Konstituzionalak. Martxoaren 29an jakinarazi zuen 19 presoren helegiteak atzera bota eta hiru presorenak onartu zituela. Era berean, beste hiru presoren helegiteak ez zituela onartu jakinarazi zuen. Hala ere, 22 helegite tramitera onartu, eta erabakiaren zain daude. Horietako bat da Pello Etxeberriarena. Laster kalean izango da. Martxoan onartutako helegiteak Jose Ignacio Gaztañaga, Juan Mari Igarataundi eta Jose Mari Perezenak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.