Memoria historikoa

Etxeberria eta memoriaren alde lanean ari diren elkarteak omenduko ditu Nafarroako Gobernuak

Ekitaldia hilaren 21ean egingo dute, Bakearen Nazioarteko Egunean, Tuteran. Bertan izango da Uxue Barkos presidentea ere.

Pako Etxeberria antropologoa omenduko du Nafarroako Gobernuak. ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 12a
14:12
Entzun

Espainiako altxamendutik 80 urte beteko direla baliatuta, memoria historikoaren alde lanean ari diren elkarteak eta, bereziki, Paco Etxeberria antropologoa omenduko ditu Nafarroako Gobernuak, irailaren 21ean. Bakearen Nazioarteko Eguna ere badela baliatua, Tuteran egingo dute ekitaldia, Castel-Ruiz eraikinean, eta bertan izango dira, besteak beste, Uxue Barkos presidentea eta Eneko Larrarte alkatea.

Harreman Instituzionaletarako kontseilari Ana Olloren arabera, bakean eta elkarbizitzan aurrera egiteko hartutako konpromisoarekin bat dator ekimena. Lehen aldia da Nafarroako Gobernuak halako ekitaldi bat antolatzen duena, baina, Ollok berak iragarri duenez, urtero egitea da helburua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.