Ertzaintzaren operazioa Bizkaian

Etxebizitza bat miatu dute Santurtzin

Ertzaintzak etxebizitza bat miatu du Santurtziko (Bizkaia) Santa Eulalia kalean. Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek azaldu dutenez, joan den astean ETAren Bizkaiko egituraren aurkako operazioarekin du zerikusia miaketak. Halaber, etxebizitza horretan "hainbat material" atzeman dutela azaldu dute iturri horiek. Zehazki, bi kaxa bete gauza atera dituzte etxetik. Dena den, ez dute inor atxilotu.

2003ko irailaren 10a
15:48
Entzun
Iragan ostiralean abiatu zuen Ertzaintzak ETAren Bizkaiko egituraren kontrako operazioa: lau lagun atxilotu zituen, eta horietatik hiru, Gorka Martinez, Ziortza Fernandez eta Aitor Herrera espetxeratzeko agindua eman zuen atzo Espainaiko Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak. Laugarrena, Aritza Ferrero, berriz, kargurik gabe libre geratu zen.

Igandean, beste bi lagun atxilotu zituzten Portugaleten; bikote bat. Horiek gaur dira deklaratzekoak Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.