Goizeko zazpiretan piztu da sua Eibarren, Arragueta kaleko 19. ezkaratzean. Eibarko, Oñatiko eta Azpeitiko suhiltzaileak bertan dira, eta 11:00ak aldera itzali dituzte garrak. Sua 21. ezkaratzeko etxebizitza batetara zabaldu da.
Bi behe-barruetako bizilagunak etxeetatik atera dituzte, eta 45 urteko gizonezko bat Gurutzerako erietxera eraman behar izan dute, bigarren mailako erredurekin. Bost familia kanporatu dituzte etxetik, eta haiei lekua non eman pentsatzen ari da Udala.
Kalte handiak izan dira eraikinean.