Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa
PAH hipotekak kalte egindakoen plataformak manifestazioak antolatu ditu irailaren 25erako Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan, etxebizitza eskubidearen alde eta desjabetzeen kontra. Espainian, Galizian eta Herrialde Katalanetan ere egin dute deialdia egun horretarako, eta bankuekiko hipoteka zorra etxebizitza itzultze hutsarekin kitatu ahal izateko araudia eskatuko dute. Era berean, PAHk salatuko du orain arte estatuko alderdi nagusiek hipoteka legea aldatzeko erakutsi duten kontrako jarrera, eta lege ekimena onartzea galdegingo du. Manifestazioan, besteak beste, desjabetzeen ondorioz hutsik gelditutako etxebizitzekin alokairu sozialeko parke bat osatzeko ere eskatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu