Etxebizitzaren aldeko manifestuaren sinatzaileek, ez dute jarrera zehatzik hartu nahi lurzoruaren egitasmoaren inguruan, talde anitza den aldetik. Orohar gizarteak arazo horren inguruan duen ikuspegia eman nahi dute. Bide horretatik, arau baten beharra aldarrikatu dute. Etxebizitza duina izateko eskubidea da euren ustez gizartearen kezka nagusia, eta merkatuaren esku utzita dago. Hori saihesteko, espekulazioari aurre egiteko eta babes ofizialeko etxebizitzak bultzatzeko, Lurzoruaren Legea ezinbestekoa da.
“Politikariek behar adinako esfortzua egin dezatela” eskatu du Garbiñe Biurrun epaileak, manifestuaren bultzatzaileak, “alderdikeriak alde batera utzirik eta hauteskundeei begira izan dezakeen etekina ahazturik. Beren helburu bakarra gizarteari zerbitzua ematea izan behar du, eskubideak berma daitezen”.Etxebizitzen prezioak % 250 egin du gorantz azken hamar urteotan, eta eraikuntza kostuak, berriz, % 35. Lortutako etekinak espekulatzaileen eta lurzoruen jabeen esku uztea onartezina dela salatu dute, eta alderdiek horren kontra neurriak har ditzatela.Alderdiei kargu hartu eta gizartean eztabaida bultzatu nahi dute.
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestua sinatu dute gizarte eragileek
Herritarrek etxebizitza duina eta prezio onargarrietan izateko duten eskubidearen alde manifestua sinatu dute gaur, kultura, gizarte eta ekonomia alorretako eragileek. Legea, gaur egun dagoen moduan, etxebizitza eskubidea bermatzetik oso urrun dagoela diote, eta Lurzoruaren Legearen beharra aldarrikatu dute. Alderdiei kargu hartzea eta gizartean eztabaida piztea dute helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu