Etxebizitza eskubidea bermatzeko larrialdiko neurriak jasoko dituen lege proposamena tramitera onartu du Nafarroako Parlamentuko bozeramaile mahaiak. PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik aurkeztu dute proposamena.
Proposamen horretan, kaleratze prozesuan dauden etxeak bankuei hiru urtez bahimendua ezartzeko aukera jasotzen da. Bahimenduaren ostean, etxeetan bizi diren familiei hiru urtez alokairu bat jarriko litzaieke, familiaren diru sarreren %25etik beherakoa.
Bestetik, Nafarroan hutsik dauden etxeen errolda sortuko litzateke. Eta alokairuan jartzen ez diren etxe hutsei udal zerga bikoiztuko litzaieke.