ETXEBIZITZA

Etxebizitza Legea onartuko du Eusko Legebiltzarrak

PSE-EEk, EH Bilduk eta UPDk zenbait zuzenketa utzi dituzte osoko bilkuran eztabaidatzeko. Espero da arauak hiru talde politiko horien babesarekin egitea aurrera.

Eusko Legebiltzarrak bide emango dio gaur etxebizitza legeari. JON REJADO
2015eko ekainaren 18a
13:46
Entzun

Osoko bilkuran behin betiko onartuko duten testuari oniritzia eman zion maiatz amaieran Eusko Legebiltzarreko Etxebizitza Batzordeak.

EH Bilduk, PSEk eta UPDk konpromisoa azaldu zuten legea aurrera ateratzeko, baina hirurek hainbat zuzenketa gorde zituzten osoko bilkuran bozkatzeko. Beitialarrangoitiak, besteak beste, etxebizitza duinerako eskubidea aitortzeko baldintzen "ikuspegi zabalagoa" izateko zuzenketak aurkeztuko ditu: "Ordaindu beharreko alokairua ezin da, kasuaren arabera, diru sarreren %15 edo %30 baino gehiago izan; hortik gora ordaindu behar dutenei ere aitortu behar diegu etxebizitza duinerako eskubidea". Halaber, etxebizitza hutsen gaineko tasa ezartzen hasteko epea laburtzearen alde agertu zen. Legean bi urteko epea zehaztu dute; EH Bilduk sei hilabete proposatu ditu.

Maneiro prest agertu zen beste taldeen zuzenketak negoziatzeko, baldin eta "marra gorri batzuk" errespetatzen badituzte: etxebizitza duinerako eskubide subjektiboa eta alokairuaren aldeko apustua. "Hori errespetatuta, akordioak lortzeko irekita gaude".

PSE-EEk, lege proiektua abiarazi zuen alderdia izan bada ere —aurreko legegintzaldiko testua aurkeztu zuen—, zenbait zuzenketa gorde ditu; hutsik dauden etxebizitzen errolda egitea, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.