Bi lagun osasun zentroetara eraman behar izan dituzte antsietate krisiengatik; horietako bat 11 urteko adingabe bat da, eta kea ere arnastu du, gainera.
Jaizkibel kaleko etxebizitza batean izan da sutea, eta kalera atera behar izan dituzte bizilagun guztiak. Sutea itzalita dago, baina ezin izan dute euren etxeetara bueltatu oraindik.