Etxeetako kaleratzeak %8 igo dira Hego Euskal Herrian lehen seihilekoan

Aurten 1.379 etxe hutsarazi dituzte lau probintzietan, iazko epe berean baino 101 gehiago

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Gero eta herritar gehiago kaleratzen dute etxetik, hura erosi ahal izateko banketxearekin hartutako zorrari ezin diolako aurre egin. Aurtengo lehen sei hilabeteetan iazko epe berean baino 101 kaleratze gehiago izan dira Hego Euskal Herrian, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) jakinarazitako datuen arabera. Hain zuzen ere, 1.379 kaleratze gertatu dira aurten Hegoaldeko lau probintzietan sei hilabete horietan. Iaz 1.278 etxe hutsarazi zituzten.

Probintzia guztietan igo da kaleratze kopurua, Nafarroan izan ezik. Herrialde horretan 185 kaleratze izan dira aurten. Iaz, berriz, 200 izan ziren. Alegia, %7,5 jaitsi da kaleratze kopurua aurtengo lehen zatian.

Beste probintzietan alderantzizkoa izan da joera. Kaleratze gehien Bizkaian gertatu da: 701. Hain zuzen ere, iaz baino %9,1 kaleratze gehiago izan dira han. Araban 275 etxe hutsarazi dituzte —%21,6 gehiago—, eta Gipuzkoan, 218 —%3,8 gehiago—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.