Espainiako Gobernua COVID-19a atzemateko testak egiten hasiko da 30.000 etxetan, gutxienez 62.400 laguni, konfinamendua arintzean herritarrek zer arrisku izango duten neurtzeko. INE Espainiako Estatistika Institutuaren laguntzaz hautatuko dituzte herritarrak. Parte hartzea boluntarioa da, baina ez dute arazorik espero, gaixotasunak sortutako «alarma mailaren eta ziurgabetasunaren» ondorioz.
Ikerketaren asmoa da zehaztea zein den gizartearen zaurgarritasuna kontrol neurriak leuntzean COVID-19a berriz hedatuko balitz, baita aurrerago beste agerraldi bat izango balitz ere. Test azkarrek antigorputzen maila neurtzen dute. Modu horretan, herritarrak gaixotasuna duen edo aurretik izan duen atzematen dute, ordu erdiko epean. Ez du huts egiten positiboak adieraztean, baina negatibo faltsuak eman ditzake. Hau da, positiboa adierazten badu, gaixotasuna detektatu duen seinale da, baina, batzuetan, negatiboa adieraz dezake gaixo egon arren. Sintomarik ez duten gaixoen kasuan gertatzen da, batez ere.
Horregatik, polimerasaren kate erreakzioak neurtzeko testak egingo dizkiete test azkarretan negatibo ematen dutenei, eta probak berriz egingo 21 egunera, egoera baieztatzeko. Test horiek birusaren material genetikoa bilatzen dute. Positibo ematen badu, birusa gorputzean dagoelako da, eta, negatibo ematen badu, posible da egotea â;Â;”€ez da ezinezkoaâ;Â;”€. Proba horren emaitzak izateko, lau ordu inguruko epea behar da.
Testak ez dituzte osasungintzako profesionalek egingo, beharrezkoa ez bada (odola ateratzeko, esaterako)”€. Izan ere, behatz batean ziztada bat egitea nahikoa da test azkarrak egiteko. Polimerasaren kate erreakzioak neurtzeko testen kasuan, ordea, langile kualifikatuak behar dira. INEren arabera, 500 talde beharko lirateke astebetean 15.000 etxetan probak egin ahal izateko. Autonomia erkidegoen esku geratuko litzateke horiek prestatzea.