Durangoko (Bizkaia) Fray Juan de Zumarraga kaleko kutxazain automatiko batean topatu zuten atzo hildako etxegabea, 12:30 aldean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, han egiten zuen lo gizonezkoak. 49 urte zituen.
Urtea hasi zenetik bi dira zendutako etxegabeak. Joan den urtarrilaren 3an beste etxegabe bat atzeman zuten hilda, Donostian. Kutxazain automatiko batean lo egiten zuen hark ere.