Gizartea

Etxegabeentzako baliabide material eta pertsonal gehiago eskatu dituzte

Bilboko neguko aterpetxeak zabalik jarraituko duela jakinarazi du Beste Bi plataformak.

Maite Asensio Lozano.
2014ko apirilaren 10a
11:02
Entzun

Etxerik gabekoentzat “gizarte bidezkoago eta solidarioagoa” eskatzeko, dozenaka lagun batu dira gaur goizean Bilbon, Beste Bi plataformak deituta. Kalean bizi diren pertsonen egoera “gero eta prekarioagoa” dela salatu dute, eta etxegabeentzat neguan martxan jartzen diren ostatuak urte osora luzatzea galdegin diete erakundeei: “Aldi baterako baliabideak ixtean, gutako batzuek ez dugu nora joan, batzuetan gaixotasunak ditugun arren”.

Ildo horretan, Bilboko neguko aterpetxeak maiatzetik aurrera ere zabalik segituko duela jakinarazi dute. Halere, oraindik ez dakite zenbat toki egongo diren, eta luzapena hurrengo urteetan egonkortuko den. Bizkaiko hiriburuan 200 lagun baino gehiago bixi dira kalean. Euren gizarteratze prozesuak sustatzeko “baliabide nahikorik” ez dagoela berretsi du Beste Bik.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.