Gizartea

Etxegabetzeak atzera botatzeko eskatu diote Alokabideri

Kaleratzeak Stopeko kideek babestuta, kaltetuek salatu dute Alokabidek uko egiten diola maizterrekin zorra negoziatzeari.

Jon Rejado.
2014ko urtarrilaren 31
14:53
Entzun

Kaleratzeak Stop plataformakoak Alokabideren egoitza nagusian bildu dira sozietate publikoaren jokabidea salatzeko. Krisi ekonomikoak behartuta alokairua ordaindu ezin izan duten pertsonen etxegabetzeak bota ditzala eskatu diote, baita araudia aldatzeko ere.

Alokabide etxe batestuen alokairua kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa da. Publikoa izan arren, ordea, maizterrekin "bankuak baino gogorragoak" izatea leporatu diote.

Nabarmendu dute Lanbidek uko egin diola etxegabetzeko zorian dauden pertsonekin negoziatzeari, maizterrek zorra kitatzeko asmoa agertu arren. Egoera horretan dauden lau kasuren berri dutela jakinarazi du Kaleratzeak Stop-ek, baina ezagutzen ez diren beste asko daudela. 

Bestetik, eskatu dute araudia aldatzeko. Besteak beste, alokairua maizterraren errenta igotzen denean baino ez da berrikusten; hau da, maizterraren diru sarrerak jaitsiz gero alokairua bere horretan mantentzen da.

Horri guztiari buruz hitz egingo dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin datorren astelehenean, hain zuzen, Covadonga Solaguren Etxebizitza sailburuordea eta Alokabideko zuzendariarekin.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.