Donostiako Aste Nagusiko kantu jirak geldiunea egin du gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuko udaletxean. Bertan, bat egin dute Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak eta Peio Claverie Miarritzeko (Lapurdi) auzapezordeak. Lauzpabost kanta abestu dituzte elkarrekin. Bertan izan dira Josu Ruiz Donostiako alkateordea eta Nerea Txapartegi Euskara eta Kultura arduraduna ere.
Bestalde, merenge gerra egin dute Saguesen, eguerdian; 500 litro jaurti dituzte.