Etxegarai kartzelatu dute, kale eraso bat egotzita

Espainiako Auzitegi Nazionalaren atarian atxilotu dute, deklaratzeko asmoz epailearengana zihoala

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Espainiako Poliziak Ion Etxegarai Begoña atxilotu zuen atzo Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko atarian, bere kabuz epailearengana zihoanean. Espainiako poliziek atxilotu, eta Fernando Andreu epaileak espetxera bidali zuen gaztea.

2002ko martxoaren 15ean Getxon (Bizkaia) kutxa automatiko bat erretzea egotzi diote gazteari, eta horregatik bidali dute espetxera, egozten dioten erasoa gertatu eta zortzi urte eta erdi igaro direla. Kale erasoan parte hartzea leporatu, eta terrorismo delitua egitea egotzi diote. Auzia argitutzat eman du Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.