Ekonomia

Etxegarate gazta marka berriari ez diola Idiazabalgo jatorri izendapenaren antzekotasunaz baliatzen utziko dio Jaurlaritzak

2008ko martxoaren 17a
17:24
Entzun
Etxegarate gazta marka berria eratu duten ekoizleei kontsumitzaileak nahasi nahi izatea egotzi die Gonzalo Saenz de Samaniego Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuak. Areago, Idizabal jatorri izendapenarekin izan dezakeen irudi antzekotasuna baliatzen ez diela utziko azpimarratu du Eusko Legebiltzarrean auzi horren harira egin duen agerraldian.

Etxegarate marka berria ez dago ardi latxaren esnearekin eginda, baizik eta beste arraza batzuetako ardienarekin. Hala ere, kalitate berme guztiak ematen dituela nabarmenduz aurkeztu zuten duela egun batzuk. Orain arte Idiazabal jatorri izendapenarekin lotuta izan diren ekoizle industrialek eta banatzaileek bultzatu dute marka berria.

Jaurlaritzako Nekzaritza Sailak auzitara jo du Etxegarate markaren kontra jarri dioten izenagatik, Idiazabalekin duen hurbiltasuna dela eta, nahasmena sor dezakeelako. Halal ere, ekimen horren oinarrian iruzurra dagoela ukatu du Saenz de Samaniegok.

Aitzitik, EHNE sindikatuak eta zenbait ekoizlek iruzurra egin nahian aritzea leporatu zien duela egun batzuk Etxegarateren sustatzaileei.

Marka berriaren sortzaileetako bat Aldanondo gaztandegia izan da, Araia gaztandegiaren jabea. Gaztandegi horri 60.000 euroko isuna ezarri dio Espainiako Barne Ministerioak, gazten etiketetan iruzur egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.