Elurtea Euskal Herrian

Etxegarateko gaina eta A-15 autobidea zabalik daude, baina kontu handiz ibili beharra dago

Goizeko 9:00ak aldera zabaldu dute Etxegarateko gaina N-1 errepidean, baina kontu handiarekin ibili beharra dago elurra ari baitu eta izotz plakak daudelako. A-15 errepidea, berriz, eguerdi partean zabaldu dute bi noranzkoetan. Errepide sare nagusian arazoak daude, eta zeresanik ez bigarren mailakoetan. Horregatik errepidean kontu handiarekin ibiltzeko gomendatzen dute agintariek.

2005eko martxoaren 4a
12:59
Entzun
Araban, Opakua eta Orduña erabat itxita daude, eta autoak kateekin ibil daitezke Bernedon eta Herreran. Gasteizen N-1 errepidean Burgoserako bidean kamioi batek istripua izan du eta bidean arazoak izaten ari dira.

Bizkaian, Barazarren kamioiek kateak behar dituzte eta Areitioko gainean ere kateak behar dituzte ibilgailu guztiek izotzaren ondorioz. Urkiola eta Diman autoek kateak behar dituzte, eta kamioiek ezin dute ibili.

Gipuzkoan, itxita daude erabat Bidania, Elosua eta Elgetako mendateak. Kamioiek itxita dituzte Eitza, Deskarga eta Udana mendateak, eta autoek kateak behar dituzte. Kanpazarren kontuz ibili beharra dago, istripu bat gertatu da eta erretentzioa handiak daude.

Nafarroako mendate nagusienak ere erabat itxita daude. Urkiagako gainean, Lizarragako gainean, Urbasan eta Egozkuen kateak beharrezkoak direla dio Foruzaingoak. Izabatik Nafarroa Beherera doan bidea eta Artesiagako gaina berriz erabat itxita daude ibilgailu guztientzat.

EAEko errepideei buruzko informazio gehiago

Nafarroako errepideei buruzko informazio gehiago

Zerbitzu publikoan ere komeriak

Pesa autobus konpainiak Eibartik Iruñerako autobus zerbitzua eta Donostiatik Bilborakoa, Tolosatik pasatzen dena, bertan behera utzi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.