Etxegarateko mendatea itxita egon da goizaldetik, hainbat harri lurrarekin batera errepidera erori eta gero. Gasteizeranzko bi bideak itxita egon dira Idiazabal parean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Harkaitzei eusten dien sarea hautsi da, eta zirkulazioa zabaltzeko lanetan aritu dira goizean. Bypass bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horri esker zabaldu dute zirkulazioa berriro Gasteizerako bidean.