emakumeen aurkako indarkeria

Etxeko gela alokatu zioten emakume bat bortxatzea egotzita senar-emazteak atzeman dituzte Getxon

2009ko urtarrilaren 26a
11:45
Entzun
Ertzaintzak senar-emazte bat atxilotu zituen atzo Getxon (Bizkaia), emakume bat bortxatu dutelakoan. Ertzainen arabera, emakume horri euren etxeko gela bat alokatu zioten eta han bortxatu zuten.

Biktimak jarri duen salaketaren arabera, larunbatean izan zen gertaera, gaueko bederatziak aldera. Gelako komunera zihoala, bikote hartako emazteak heldu egin zion eta senarrak egin zion sexu erasoa. Ondoren, biktima Guardia Zibilak Getxon daukan kuartelera joan zen, bere senarrak lagunduta, eta Guardia Zibilak Ertzaintzari pasatu zion kasua.

Atzo ertzainak senar-emazte haien etxera joan ziren, eta atxilotu egin zituzten. Gizonezkoak 34 urte ditu, emakumezkoak 31.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.