Berria TB

'Etxeko leihotik': presoen senideak

«Iluna» da Espainiako eta Frantziako espetxeetako egoera, hainbat eragileren arabera. Etxerat-ek salatu du euskal presoen egoeraz ezer gutxi dakitela, baina egoera «kezkagarria» dela. Senide eta lagunen bisitak eten dizkiete presoei; ez dute medikuaren artarik jaso, eta bideo deiak egiteko aukerarik ere ez dute apenas. Kartzela barruko egoera nolakoa den kontatu digute Urtzi Errazkin Etxerat-eko bozeramaileak, Etzozi Elgezabal Manex Castro euskal presoaren bikotekideak eta Egoitz Urrutikoetxea Josu Urrutikoetxearen semeak.

2020ko apirilaren 7a
13:45
Entzun

Astearteetan eta ostiraletan, Etxeko leihotik saioa eskaintzen du BerriaTBk. Saiootan, Maider Galardi F. Agirre kazetaria erakusten ari da zer-nola komunikatzen diren hainbat talde egun hauetan telematika bidez. Etxetik ari da bera, talde horien bilera horietako batean parte hartuz. Saioak 14:00etan daude ikusgai.

Konfinamendu agindua eman zenetik, askok baliatzen dituzte Internetek eskaintzen dituen erreminta horiek beren bilerak egiteko. Lanerako edota senitartekoak eta lagunak ikusteko, lantoki eta etxe askotan ohiko bilakatu da pantaila aurrean jartzea solastatzeko.

Etxeko leihotik saioaren lehen atalean, Ur handitan ETB1eko saioko zenbait kiderekin bildu zen Galardi. Aurrez aurreko elkarrizketak egiteagatik eta gaiak sakon lantzeagatik da ezaguna saio hori. Konfinamendu garaiotan, ordea, etxetik ari dira lanean: elkarrizketak sarearen bidez egiten, eta herritarren bideoak jasoz.

[Youtube]https://youtu.be/ie-CMm-qD5I[/Youtube]

Pello Armendariz, Olatz Salvador eta Julen Idigoras Skakeitan musika taldeko kideak izan ziren bigarreneko protagonistak.

[Youtube]https://youtu.be/AKW-fooeXSo[/Youtube]

Saioaren hirugarren atalean, egunotan nola ari den azaldu dio Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek Galardiri.

[Youtube]https://youtu.be/oQkcprGvMZs[/Youtube]

Laugarren saioan Formol Laborategiko kideak izan ziren gonbidatuak.

[YouTube]https://youtu.be/XBKfaW_OrtU[/YouTube]

Bosgarrenean, marketin digitalean eta estrategia komunikatiboan aritzen diren TaPuntuko kideak.

[Youtube]https://youtu.be/03T0LdMU4BU[/Youtube]

Seigarrenean, Fraisoro eskolakoek hartu zuten parte.

[Youtube]https://youtu.be/uFA3LTqa5dM[/Youtube]

Zazpigarrenean, Aratz Estonba, Garbiñe Gomez, Andu Mendia eta Ainhoa Altzuguren AKAB Askatasun Kolektiborako Abokatu Sarea aritu ziren hizlari.

[Youtube]https://youtu.be/YIYYHvTqRks[/Youtube]

Zortzigarrenean, Miren Oillarburu, Hegoa Baños eta Joana Barbier Euskal Herria Zuzenean jaialdiko antolatzaileak.

[Youtube]https://youtu.be/7KFxhSbX3HA[/Youtube]

Bederatzigarrenean, Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat eginez, pintxo potea egungo egoerara nola moldatu duten azaldu du Lasarte-Oriako kuadrilla batek.

[Youtube]https://youtu.be/QooUY4jTOiA[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.