Etxeko ospitalizazioa sustatuko du 2012an Osasunbideak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Osasunbideak gaixoen etxeko ospitalizazioa sustatuko du 2012an, Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi duenez. Gainera, eremu batean koloneko minbizia garaiz hautemateko programa abiatuko du datorren urtean proba gisa. Beraz, programa ez zaie 2013 baino lehenago biztanle guztiei zabalduko.

Verak atzo jakinarazi zituen Osasunbideak 2012an izango dituen lan arlo nagusiak, eta bi multzo bereizi zituen: kalitatea hobetzekoak eta kudeaketa hobetzekoak. Gastuak murriztea izango da sailaren kudeaketan eragingo duten neurrien helburua, eta horien artean gaixoaldien gestioa aldatuko dutela nabarmendu du Verak. Gaixoen batez besteko iraupena %10 murrizteko asmoa duela esan du, eta, hala, Nafarroako ekonomiak 25 milioi aurreztuko dituela erantsi du. Horrez gain, errezeta elektronikoa ezarriko dute ospitaletik kanpoko eta lehen mailako arretan, eta erabaki horrekin ere «diru mordoa» aurreztuko dutela ziurtatu du Verak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.