Gaur ere euskal presoen aldeko ekimenak egin dituzte herrietan (arratsaldean ere izango dira batzuk). Donostian, esaterako, 200 lagunek elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, Sakabanaketa hiltzailea lelopean. Mezua, garbia, Etxeratek zabaldu duena berriro: "Ea 2008an denon artean presoen sakabanaketa hausten dugun". Lehengo astean Unai Gonzalez presoaren amaginarreba Natividad Junko hil egin zen errepideko istripuan.
Bide batez, larri gaixorik dauden presoak -hamabi, Etxeraten arabera- eta zigorraren hiru laurdenak beteta dituztenak aske uzteko exijitu dute.
Donostiako elkarretaratzean izan dira, besteak beste, Rafa Diez LABen idazkari nagusia eta Estanis Etxaburu Etxeraten eleduna.
Euskal presoak
Etxerat: "Ea 2008an denon artean presoen sakabanaketa hausten dugun"
200 lagunek elkarretaratzea egin dute Donostiako udaletxearen aurrean; beste herrietan ere izan dira ekimenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu