Euskal Presoak

Etxerat-ek elkarretaratzea egin du EHUn, presoen ikasteko eskubidea aldarrikatzeko

EHUren Arabako campusean egin du protesta, ikasturte berriaren hasiera ekitaldia baliatuta. 

edurne begiristain
2015eko irailaren 10a
20:00
Entzun

Preso dauden pertsonek EHUn ikasteko eskubidea dute, eta haien eskubidea bermatzeko exijitzen dugu", adierazi du gaur goizean Lurdes Rodriguez Etxerat-eko kideak. Etxerat-ek presoen ikasteko eskubidea aldarrikatu du elkarretaratze batean, Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasturte berria ofizialki hasi den egunean. Elkarteak bi eskaera eraman dizkie Jaurlaritzari eta EHUko errektoretzari. Batetik, Espainiako kartzeletan dauden euskal presoek EHUn ikastea ahalbidetzen duen akordioa sinatzeko eskatu die. Eta, bestetik, unibertsitate barruko funtzionamendu arazoak konpondu eta ikasleen arteko "bazterkeria" amaitzeko galdegin die, EHUk Frantzian dauden euskal presoei "doako eta kalitatezko" ikasketak berma diezazkien.

Etxerat-eko eledunak Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu du, aferari konponbidea emateko "gai" ez delako izan: "Ikasteko eskubidearen aldeko diskurtsoa erabiltzen duen arren, egindako kudeaketak ez dira nahikoak izan eskubide hori bermatzeko".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.