Euskal presoak

Etxerat-ek Gasteizen duen egoitza erasotu dute

Ordenagailuak eta dirua eraman dituzte egoitzatik eta bertan zeuden paperak nahasi dituzte. Ez da erasoa jasaten duten lehendabiziko aldia, abuztuaren 4an ere eraso baitzuten egoitza bera. 

2011ko azaroaren 25a
18:14
Entzun

Etxerat euskal preso eta iheslarien senideen elkarteak Gasteizen duen egoitza erasotu dute eta ordenagailuak eta dirua eraman dituzte egoitzatik. Bertan zeuden txosten eta paperak ere nahasi dituzte. Etxerat-ek jakinarazi du salaketa judiziala abian jarri dutela, eta gaineratu gertatutakoa "ez dela kasualitatea". 

Bigarren aldia

Ez da lehendabiziko aldia Etxerat-en egoitza bat erasotzen dutela; abuztuaren 4an beste eraso bat jasan baitzuen egoitza berak. Orduan bere aurkako "presioa areagotzen" ari zela salatu zuen elkarteak eta "egundoko presio politiko eta mediatikoa" jasotako aste berean egoitzan sartzea ez zela "kasualitatea" izan.

Eraso hartan ere bi ordenagailu eta dirua lapurtu zizkieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.